XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxeita'ren bizitzako asi-orraziak txit garrantzizkoak dira.

Azkenez, itxaso ta beronen ekaitzai agur egiñaz, Manila'n geratu zan, Larrinaga itxas-ontzi etxeko zuzendari amasei urtez egiñik.

Bitartean kargu auek euki zituen: ango kaieko Batzarrekoa, Filipinas ugarteetako Banakuntzakoa, Tabakalera Bazkunako onularia, Itxas-bazkunako artezkari ta Saleroste-Kamarako lendakari, eta guenean Manila`ko alkate.

Erkiaga'k ondoren au gaiñeratzen du:

ETXEITA'REN IDAZLANAK

Ez dakigu noiz etxeratu zan.

Baiña, aurretik ere idazteari emana baldin bazan, gero, Mundaka'n, bere jaioterri gozoan, Izaro, Ogoño ta Atxerre begipean zoragarri zitularik, euskereari ta musikeari osorik lotuta bizi izan zitzaigun.

Orduko aldizkarietan ugari agiri dira aren lanak (...).

Liburuak ere argitara zitun, bertsoz eta itz lauz.

Ona: 1) Josecho (Durango, 1909). Florentino Elosu`ren etxean. 368 orrialde.

Irakurgai onen gaiak badu gatza.

Mundaka'tik, Bermeo'rako bidean basetxe baten senar-emazteak bizi ziran seme-alaba barik.

Bein jitano batzuk joan zitzaizkien etxera; mutiltxo eder bat zekarten: Josetxo.

Onek beingoan oratu zion seme gabeko amari, esanaz: Ama! Ama!.

Umetxo ura erosi zuten.

Zegan? Amar ogerleko ta amar oillotan.

Aundi azi ta itxasoratu zan, pillotu ta buru izatera eldurik, eskualde asko ibilli ta ikusi zitun.

Bitartean, ainbat gorabera.

Azkenik, bere jaioterrira biurtu ta Mundaka`ko neskatilla batekin ezkondu zan.